DATU PERTSONALAK BABESTEA ETA ESKUBIDE DIGITALAK BERMATZEA
Baimena ematen dut:
- Nik emandako datuak Portugaleteko Udalaren Parte Hartze eta Berrikuntza Sailak antolatutako jarduera, Herritarren Parte Hartze Eskolaren lantegiak edo ikastaroak izenekoa, kudeatzeko eta horren inguruko informazioa bidaltzeko erabil daitezen.
- Aurrez aurreko zein lineako lantegiak edo ikastaroak egin bitartean, antolatzaileek irudiak eta ahotsa graba ditzaten, oroitidazkian, agirietan eta jardueraren hedapenean erabiltzeko xedez.
- Debekatuta dago lantegiaren edo ikastaroaren antolatzailea edo datu pertsonalak tratatzeko eta eskubide digitalak bermatzeko arduraduna ez den beste inork irudiak edo ahotsa grabatzeko beste edozein baliabide edo tresna erabiltzea.
Portugaleteko Udalak, datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko arautegi aplikagarria, 2016/679 Europako Erregelamendu Orokorra, Datuak Babesteari buruzkoa, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, kontuan hartuta, jakinarazi nahi dizu zure datu pertsonalak Udalaren titulartasuneko fitxategi batean txertatu eta tratatu egingo dituela, fitxategiaren ezaugarriak hauexek direlarik:
- Tratamenduaren arduraduna. Portugaleteko Udala. IFK: P4809100C. Helbidea: Solar plaza z. g. 48920 Portugalete (Bizkaia).
- Tratamenduaren helburua. Portugaleteko Udalaren Gizarte Parte Hartze eta Berrikuntza Sailak antolaturiko jarduera, Herritarren Parte Hartze Eskolaren lantegiak edo ikastaroak izenekoa, kudeatzeko.
- Tratamenduaren legitimazioa. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri legezko edo juridikoa administrazioaren eta herritarren arteko harreman juridikoa da, eskatutako prozedura administratiboa izapidetze aldera.
- Datuen hartzaileak. Datu pertsonalak, hala badagokio, Adaka zerbitzuari, hau da, Portugaleteko Boluntariotza sustatzeko Manuel Calvo Fundazioari jakinaraziko zaizkio, jarduera kudea dezan.
- Datuak kontserbatzeko epea. Harreman juridikoak iraun bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak. Behin harreman hori bukatuta, eginbehar legezkoak betearazteko beharrezko epeetan gorde beharko ditugu zure datuak.
- Interesdunaren eskubideak datuak tratatzeari dagokionez. Bere datu pertsonalen irispidea, datuak zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko edo transferitzeko eska dezake. Horretarako, idatzizko eskaera bidali beharko dio Portugaleteko Udalari (IFK: P4809100C; helbidea: Solar plaza z. g. 48920 Portugalete (Bizkaia).
- Datuak babesteari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua Portugaleteko Udalaren webgunean duzu eskuragarri.
- Nolanahi ere, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari ere egin diezaioke erreklamazioa (Beato Tomás de Zumárraga kalea 71, 3, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Itzuli
Izena eman